XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERRIGINTZAN

ZORTZIGARREN ALDERDI-EGUNA

Euzko abertzale guztiok dakigun lez, Iralla-ren azkenengo igandean, 29an, ospatu zan zortzigarren Alderdi-Eguna, Gasteiz ondoko Salburua zelaikada zabalean, millaka asko alderkide bilduaz eta abertzaletasunen etsaien ernegugarrirako eta, jeltzale geienon poztasunerako.

Ainbesteko notintzak bertan ikusteak samindu zituelako edo, bai zan orraitiño Euzkadi onetan egunkarien bat, ogei ta amar edo amabost milla notin inguru bertan izango zirala urrengo astelenan idatzi ebana.

Ba'dakigu gure lurralde onetan algitalduten diran izparringi batzuk, guzurra ugari edo, egia erdizka erabilten dabenak dirala, baiña, orrenbesteko guzurtzarrik iñori iruntziazo nai izango eutzoenik ez.

Jakiña da! zelai zabal artan bildu zan ostetza, zenbatutzen oso sailla edo eziñezkoa zana, baiña, bertaratu ziran berebillak eta berebiltzarrak zenbatu ezketiño, erraz egoan, gitxi gora-bera, igarten, eun da ogeita amar millatik gora izan gintzazala bertaratuak, nai ta zerbait geiago bere orretariko bilkuran ikusten oituta egon aurreko urte batzuetan.

Egia da, geure begiekaz ikusi dogu azkenengo urte bietan baiño zerbait gitxiago bildu gerala bearbada.

Salburua'ko zelaikada eder orretan.

Eta, ez da izan eguraldi txarragaitik, ez eta zelan bertaratu egon ez dalako be ez; Euzko Alderdi Jeltzalean etsaiak, siñeztu bere egin ezin leileken aspi-joko zital eta zabalkunde zikoitza egin dabelako baiño, eta tamalena! abertzaletzat burua erakutsiten daben askoen tartean, eta Batzoki batzuetan bertan bere bai.

Alde-batetik, Gasteiz'era aldatuteko erraztasunik ipiñiezaz eta, bestetik, abozabalik pizkat epelago diran abertzaleen aurrean zabalkunde ziztriña egiñik, dauken adore kemen gitxikoa kenduteko.

Benetan tamalgarria abertzale petral onen jokabidea...

EAJ.an jai orretan izan genduban batzarrea edo mitiña, gure eretxiz, oso egokia, bai Klaberia napartarrak egin leuskuna ta bai Ardanza Lendakariak eta Insausti, Uzturre aberkide goralgarriek azaldu zituen itzaldiak, bada, naita gai asko ta zakonak azaldu, barrena pozoituta ez eukanak baiño bestek txartzat artu ezin leikiezanak.

Ori da gaur-egun daukaguzan arazoak txairo astindutea, asmuz iñor samindu barik.

Nik ez dakit zertatik, nundik eta zertarako sartu dan euzko abertzaleon tartean aspaldian susmatzen dogun pozoin zitala: burua erakutsi naia, arrokeria, agin-gurea, nai ta almenik eukiez orretarako, neurribako txindi-zaletasuna ta abar luze bat.

Eta jakiña! akats kaltegarri orren jabe dan gizakiak, nai ta abertzale bere burua egin, ez dau bere aurrekoantzat bear dan begirunerik, ez itzalik eta, gitxiago aginpide baten zelan edo alan ipinten dabenean.

Askok ez dabe aintzakotzat artzen, alderdi erriketari edo politiku baten geure naiez bazkidetzen geranean, alderdi orretako geienak autu ta izentatu daben agintariei araubidez, disziplinaz, beartuak gerala eta, ez zaratatsu gitxi batzuk nai dabena egiteko.

Tamalez, ainbat Batzokitan kezkatsu gitxi orrei jaramon geigo egiten dautse benetako agintari zindoai baiño.

Orretara, aberkideak ez dautsegu bear dan lez jarraitzen geuk ain maite dogun Euzko Alderdi Jeltzaleai, Euzkadi'n burujabetzaren bidean zuzenen doian Alderdi orri.

Euzkotarra! zeure benetako Aberria maite ba'dozu, egizu asterketa sakon bat, biozkor bat eta, aurrerantzean bearbada beste jokabide bat izango da jarraituko dozuna.

Dana gure Aberria gaitik.

Altuna'tar Josu.

OARRA: Idaz-lan au idatzi ta gero jakin dot ziur, beste urteetan baiño notin geiago bildu dala Salburua'n.